.
AIPren ustez, funtsezkoa da ondarea ikuspegi feminista eta eraldatzailetik interpretatzea, pertsonen arteko berdintasuna sustatzeko.
Pertsona bakoitzak bere esperientziaren, historiaren, bizipenen eta aurrez pentsatutako ideien arabera interpretatzen duen errealitatea da ondarea. Horregatik, ez dago feminismoa interpretazioan txertatzeko errezeta magikorik. Ez da gozagarri bat! Ikuspegi feministarekin interpretatu ahal izateko, begirada hori txertatuta eduki behar da, eta horretan sinetsi behar da. Baina garrantzitsua da, halaber, pertsonok ikasi eta desikasi dezakegula onartzea. Bidea egiten ari garela. Eragiten diguten pertsonekin partekatutako bidea. Hori da jardunaldi hauetara garamatzan arrazoia: interpretazio-esperientzia feministen bidea partekatzea, horiei buruz hausnartzea, ZER eta NOLAri buruz hitz egitea. Inspiratu eta eragin nahi dugu egiteko eta munduari begiratzeko dugun modua birpentsatzeko.