ondarea, emakumeen emaria
Women’s legacyWomen’s legacy – Emakumeen Emaria izenekoak Europa mailako plataforma izan nahi du, gure kultur ondarea interpretatzeko genero-ikuspegia txerta dadin.
Women’s legacy
Helburuak
Berdintasuna
Gure ustez, kultura-ondarea funtsezko tresna da gizartearen eremu guztietan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko.
Gertaerak Kontatzeko Modu Berria
Narrazio berria eraikitzen ari gara, emakumeek Europako ondare erkideari egindako ekarpenak bilduko dituena.
Liburu Zuria
Liburu Zuri bat idazten laguntzera animatzen zaituztegu, kultura-ondarea genero-ikuspegiaren arabera interpretatzeko gida izan dadin.
Erreferentea Europan
Women’s Legacy-Emakumeen Emaria Europako erreferente bihurtu nahi dugu kultura-politiketan genero-ikuspegia erabiltzeari dagokionez.
kultur ondarea
Ardatz tematikoak
Women’s Legacy-Emakumeen Emaria taldean bildutakook zeharkako hiru alderditan hasi gara lanean, gure kultura-ondarea modu integratzaileagoan interpretatzeko. Hasierako ardatz tematiko horiek, erakunde elkartuen ekarpenekin jorituko dira:
Women Storytelling
edo nola komunikatu kultura-ondarea genero-ikuspegiaren arabera
Ondarea interpretatzea, funtsean, komunikazio-ekintza bat da. Osoki artea da, eta begi-bistakoa denetik baino haratago joateko eta bisitariak kultura-ondarearen balioekin lotzeko aukera ematen du. Gaur egun, generoaren araberako interpretazioak galderak sorrarazten ditu, arrazoibide estereotipatuak zalantzan jartzen ditu eta narrazio errealagoa, bidezkoagoa eta aberasgarriagoa eraiki nahi du.
Emakume izenarekin
emakume inspiratzaileak
Emakume asko dira garrantzitsuak beren esangura historikoagatik, artistikoagatik, politikoagatik, profesionalagatik… Izan ere, Europako kultura-ondareari lagundu diote sortzaile edo mezenas gisa, eta, nork bere garaian, beren balioa aintzat hartzea lortu dute. Orain, zabalkunde-ekintzak taxutu nahi ditugu, hainbat esparrutan egin dituzten ekarpenak aldarrikatzeko, haien izenak etorkizuneko belaunaldientzat erreferente izan daitezen.
Emakumezkoen memoriak
emakumeen ondarearen sozializazioa
Emakumeen kultura-ondarea hezi, prestatu, hedatu, zabaldu…, azken batean, sozializatu nahi dugu. Hori dela eta, genero-ikuspegia funtsezko duten erakusketa birtualak, bisita espezifikoak, irakurketa-saioak, antzerki-emanaldiak eta beste hainbat jarduera bultzatzen dituzten museoen, liburutegien eta beste kultura-ekipamendu batzuen zeregina ezagutzera emango dugu.
Gure sareak Europa guztian garatutako egitasmoak -begirada poliedrikoak erakartzen laguntzen dutenak- barne hartzen ditu
Emakumeen Emaria
La Enkartada Fabrika Museoa
Extraordinary women
Journées du Matrimoine
MoMoWo – Women’s Creativity since the Modern Movement
Marija Auersperg – Attems Project
WikiEmakumeok
Relecturas
Museu de la Ciutat de Castelló
EMAKUMEEN AZTARNAK HONDARRIBIAN
Anudando
Joc de dames
Bat egin taldearekin!
Bloga
Gure aurrerapen guztien berri izan nahi baduzu, ez ahaztu gure bloga aldizka bisitatzea. Nahi baduzu, jarrai gaitzazu sare sozialetan edo harpidetu gure aldizkarian.
Azken Albisteak
Etxean ibiltzeko (ez) lanak
Genero-aurreikuspena industria-ondarerako
PARTAIDE IZAN NAHI AL DUZU?
Bat egin taldearekin!
Emakumeen kultura-ondarea ageriko egiten diharduen ekimenen bat garatzen ari zara? Ezagutzen al duzu kultura-ondarea interpretatzeko genero-ikuspegia erabiltzen ari den egitasmoren bat? Gizon eta emakumeen berdintasunaren alde kultura-jardueren eskutik buru-belarri ari den erakunderen baten berri al duzu? Egiasmo hori joritzeko ardatz tematiko berririk proposatu nahi al duzu?
Women’s Legacy-Emakumeen Emariaren partaide izateko zure proiektua aurkeztu ahal diguzu. Jarri gurekin harremanetan eta nahi duzuna argituko dizugu. Horra hor estekak:
Proiektuak
Kontaktua
Erregistratu zure proiektua
Women’s Legacy-Emakumeen Emariaren partaide izan nahi baduzu, bete fitxa hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Sustatzailea: