Nor gara?
2018. Urteaz geroztik
Emakumeen Emaria
BOST HERRIALDETAKO PROFESIONALAK
Lau emakume bizkaitar dira Women’s legacy- Emakumeen Emariaren buru; kultura-ondarea interpretatzen esperientzia ugaria dute, eta 2018an, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Emakumeen Emaria kanpainan buru-belarri aritu ziren.
Talde gogotsua gara, eta bost herrialdetako profesionalok osatzen dugu. Gure profilak desberdinak dira baina interes bera dugu: Europa guztian emakumeen kultura-ondarea ezagutaraztea.
Amaia Apraiz Sahagún
Aholkulari independentea
Artearen Historian doktorea da, eta kultura-ondarearen arloan aholkulari independente lan egiten du. Haren ustez, gizon eta emakumeentzako etorkizun berdinzaleagoa lortzeko, ezinbestekoa da emakumeek kultura-ondareari egindako ekarpenak ezagutzea eta zabaltzea, eta hori lortzeko gogoz lan egiten du.
Aintzane Eguilior Mancisidor
Proiektu estrategikoak
Bizkaiko Foru Aldundiko kultura-ondarea zabaltzeko programen (BizkaiKOA) arduraduna da, duela 20 urtez geroztik. Historian lizentziatua da eta graduondoa du Kultura-ondarearen interpretazioan. Sarean lan egitearen aldekoa da, berdintasunaren aldeko ekimen guztietan, ondarea zabaltzeko kanpainetan, oihartzun eta ikusgarritasun handiagoa lortzeko.
Ainara Martínez Matía
PhD Artearen Historian
Lehentasunezko ikerketa-ildoetako bat da kultura-ondarea ezagutu, babestu, interpretatu eta zabaltzeko genero-ikuspegia erabiltzea. Emakumeek historian zehar izan duten zeregina aintzat hartuko duten narrazio berriak sortzeko tresna eraginkorrak garatzen ahalegintzen da.
M.ª José Torrecilla Gorbea
Historialaria eta arkeologoa
La Encartada Fabrika-Museoan kontserbazio-teknikari eta ikerketa-arduradun lan egiten du. Sinetsita dago museoak hezkuntza- eta gizarte-eragile eginkizuna duela, eta berariazko ekintzak programatzearen alde egiten du, ezagutza besterenganatzeak pentsamoldeak aldatzen eta gizarte bidezkoagoa eraikitzen lagunduko duten irizpideak sor ditzan.
Womens Legacy plataforman Europako beste ekimen eta proiektu batzuk sartu nahi ditugu, eta sarea zabaltzen jarraitu. Bat egiten duzu?
Emakumeen Emaria
Journées du Matrimoine
WikiEmakumeok
EMAKUMEEN AZTARNAK HONDARRIBIAN
La Enkartada Fabrika Museoa
MoMoWo – Women’s Creativity since the Modern Movement
Relecturas
Anudando
Extraordinary women
Marija Auersperg – Attems Project
Museu de la Ciutat de Castelló
Joc de dames
PARTAIDE IZAN NAHI AL DUZU?
Bat egin taldearekin!
Emakumeen kultura-ondarea ageriko egiten diharduen ekimenen bat garatzen ari zara? Ezagutzen al duzu kultura-ondarea interpretatzeko genero-ikuspegia erabiltzen ari den egitasmoren bat? Gizon eta emakumeen berdintasunaren alde kultura-jardueren eskutik buru-belarri ari den erakunderen baten berri al duzu? Egiasmo hori joritzeko ardatz tematiko berririk proposatu nahi al duzu?
Women’s Legacy-Emakumeen Emariaren partaide izateko zure proiektua aurkeztu ahal diguzu. Jarri gurekin harremanetan eta nahi duzuna argituko dizugu. Horra hor estekak:
Proiektuak
Kontaktua
Erregistratu zure proiektua
Women’s Legacy-Emakumeen Emariaren partaide izan nahi baduzu, bete fitxa hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Sustatzailea: