Proiektua
2018. Urteaz geroztik

Emakumeen Emaria

Esperientzia inspiratzailea

Bizkaian sortu zen, 2018. urteko Ondarearen Europako Jardunaldiekin batera. Izan ere, urte hartan, emakumeek kultura-ondareari egindako ekarpenak izan zituen xede programak, eta horrek inflexio-puntua ekarri zuen gure ondarera hurbiltzeko eran.
Esperientzia hark museoen, elkarteen, tokiko kolektiboen eta Hiru Lurralde Historikoetako erakundeen lankidetza gogotsua bereganatu zuen. Herritar eta emakumeen kultura-ondarearen artean 500dik gora topaketa antolatu ziren.

Ez ginen gai horretara hurbiltzen ziren bakarrak: 2018an, Ingalaterrak emakumezkoen botoaren mendeurrena ospatu zuen English Heritage Days egunetan, Extraordinary Women kanpainaren eskutik. Bestetik, Île-de-France eskualdean hainbat urte zeramatzaten Ondarearen Europako Jardunaldien beren alternatiba berezia eskaintzen: las Journées du Matrimoine.

Women´s Legacy – Emakumeen Emaria

Gure asmoa

Esperientzia inspiratzaile horietatik abiatuta, Women’s legacy- Emakumeen Emariak Europa guztirako plataforma izan nahi du, gure kultura-ondarearen interpretazioan genero-ikuspegia txertatzeko.

Women’s Legacy-Emakumeen Emariaren partaide izateko zure proiektua aurkeztu ahal diguzu. Jarri gurekin harremanetan eta nahi duzuna argituko dizugu. Horra hor estekak:

Proiektuak

Kontaktua

Erregistratu zure proiektua

Women’s Legacy-Emakumeen Emariaren partaide izan nahi baduzu, bete fitxa hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Sustatzailea: