Emakumeek Santurtziko historian izan duten garrantzia.

by | Urr 31, 2020 | Artikuluak | 0 comments

Proiektua egiteko, udalerriko bost gazteren taldea sortu zen, eta horren xedea Santurtziko historia transmititzea izan zen. Garaturiko jardueretako bat Itzaleko argiak / Luces en la sombra izan zen, kontaketa historikoari beste esanahi bat emateko, hain zuzen ere emakumeek Santurtziko historian izan duten garrantzia azaleratzeko, betiere hurbileko lekukotasun errealak abiapuntu hartuta. Proposamen zehatzak:

  • Ikerketaren oinarrizko eginkizuna azpimarratzen du. Kontua ez da gertatu ez zen zerbait kontatzea, baizik eta emakumeek historian zehar eginiko lana ahanzturatik ateratzea, ikuspegi arketipokoetara mugatu barik (sardina-saltzaileak, adibidez).
  • Berdintasunezko presentziatik lantzea tokiko arloetan. Emakumeen presentzia bermatu behar da bai ikerketa-taldeetan, bai elkarrizketa- turiko pertsonengan, memoria erreskatatzeko. Izan ere, esperientziari esker egiaztatu ahal izan da, oro har, emakumeek gauza gehiago gogoratzen dituztela gizonek baino, jabetuago daude memoria gorde beharraz.
  • Funtsezkoa da proiektua parte hartzeko metodologiatik bideratzea. Kasu honetan, ezinbestekoa izan zen partaideen inplikazioa Enplegu- rako Tokiko Planean.
  • Administrazioak ahaleginak egin behar ditu ekintza horien jarraipena bermatzeko, ez daitezela gertaera bakanak izan.

 

Carlos Glaria Santurtziko Udaleko kultura teknikaria

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *