ESPAINIAKO ONDARE INDUSTRIALAREN ETA OBRA PUBLIKOAREN VIII. KONGRESUKO AKTAK
2022ko ekainaren 2-4
La Encartada fabrika-museoa (Balmaseda, Bizkaia)
Bizkaia Industria Ondareari eta Herri Lanari buruzko VIII. Kongresu edo Biltzarraren egoitza izan da 2022an. TICCIH-Espainiak deitutako topaketa industria-ondarearen erreferentziazko leku batean izan da, La Encartada fabrika-museoan, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako museoan.
Biltzarrean, lehen aldiz, industrializazioak emakumeentzat izan dituen eta egun dituen berezitasunetan jarri da arreta: langile gisa, enpresaburu gisa, teknikari gisa, baina baita ikertzaile gisa, profesional gisa eta ondare kulturalaren kudeaketaren arduradun gisa ere. Izan ere, hori, askotan, bere errealitatetik erabat kanpo egon da.
Industria-ondarea lantzeko ikuspuntu berritzailea da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak duela urte batzuk hasitako ildoari jarraitzen dio. Foru Erakundeak funtsezkotzat jotzen du emakumeek egindako lana ezagutzea eta ikusaraztea; izan ere, horrek garenari buruzko informazio gehiago emango digu, gure his- toriaren ikuspegi errealagoa emango digu.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin dugun konpromiso sendotik (konpromiso hori bat dator Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorreko helburue- kin), Foru Erakundearentzat kongresu hau egiten lagundu izanak dakarren harrotasuna adierazi nahi dut, eta, gainera, Europako industria-ondarearen elementu garrantzitsuene- tako bat den toki batean egin delako, La Encartada fabrika-museoan.
Industria-ondarearen harribitxi hori oso lotuta dago biltzarraren gaiarekin; izan ere, La Encartada fabrika-museoan egunero lan egiten da emakumeek euskal industria-iraul- tzari egindako ekarpenak ikusarazteko, Estatu mailan eta nazioartean aintzatespena jaso duen prestakuntza-programa batekin.
Biltzar hau bat dator Foru Erakundearen politikarekin, iraganera eta orainera begira- tzen baitu, ondare-proposamen berriak ikertzeko bideak irekitzeko. Esperientzia aitzindariak partekatzea eta esperientzia horien berri izatea, lankidetza- sare estu bat sortzea funtsezkoa da ondarean ere berdintasunean sakontzeko eta aurrera egiteko. Biltzarra egitea helburu hori lortzeko beste urrats bat da.
Eskerrik asko.
Lorea Bilbao Ibarra
Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua
Espainiako Industria Ondarearen eta Herri Lanaren VIII. Kongresuko aktak hemendik deskarga ditzakezu, liburu moduan.
0 Comments