La Encartada Fabrika Museoak Industria Ondareari buruzko Estatuko VIII. Kongresua hartuko du

by | May 26, 2022 | Albisteak | 0 comments

TICCHI-Espainiak (Industria Ondarea Kontserbatzeko Nazioarteko Kongresuak) La Encartada Fabrika Museoa aukeratu du ekainaren 2, 3 eta 4an Industria Ondareari eta Herri Lanei buruzko Estatuko VIII. Kongresua egiteko. Euskadik ekitaldi hau hartzen duen lehen aldia da.

La Encartada Fabrika Museoak Industria Ondareari buruzko Estatuko VIII. Kongresua hartuko du

TICCHI-Espainiak (Industria Ondarea Kontserbatzeko Nazioarteko Kongresuak) La Encartada Fabrika Museoa aukeratu du ekainaren 2, 3 eta 4an Industria Ondareari eta Herri Lanei buruzko Estatuko VIII. Kongresua egiteko. Euskadik ekitaldi hau hartzen duen lehen aldia da.

La Encartada Fabrika Museoak, industria ondareari dagokionez Europa mailako erreferentea denak, hartuko du TICCHI-Espainiak, industria ondarearen arloan estatu mailan erreferentea denak, antolatutako ondare industrialari buruzko VIII. Kongresua. Ekainaren 2, 3 eta 4an  estatu osoko eta nazioarteko 50 aditu inguru Balmasedan bilduko dira genero-ikuspegitik abiatuta ondare industrialari buruz hausnartzeko. Topaketa zientifiko aitzindaria da generoaren eta industrializazioaren aztarna material eta ez-materialen arteko harremanari modu monografikoan heltzen.

Kongresuan parte hartuko dute, besteak beste, Mercedes López Garcíak, estatu espainiarreko arkeologia industriala aztertzen aitzindariak; Sonia Puente Landazurik, Asturiasko Printzerriko Hirigintzako eta Lurralde-Antolamenduko zuzendari nagusiak; eta M.ª José Torrecilla Gorbeak, La Encartada Fabrika Museoko teknikariak. Ekainaren 2an 9:00etan egingo den Kongresuaren irekieran Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, hartuko du parte, TICCHIko presidentea den Ainara Martinez Matíarekin batera.

Kongresuak iraungo duen hiru egunetan besteak beste honako gai hauei buruz hitz egingo da: ondare industriala genero-ikuspegiarekin aztertzeko iturriak; emakumeak, haurtzaroa eta memoria industriala: protagonistak eta eragileak; genero-ikuspegiak produkzio-lekuetan: lurraldeak, espazioak, makinak eta soziabilitateak; eta genero-ikuspegi berriak industria-ondarea interpretatzeko.

Kongresu honek ikerketa modu berri bat posible ote den hausnartzera gonbidatzen gaitu. 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako hamazazpi Helburuetako bat lortzen lagundu nahi duen ekitaldi zientifikoa; zehatzago esanda, 5. zenbakia duena: generoen arteko berdintasuna lortzea.

“Ingeniaritzako aitzindariak” erakusketa

Kongresua hainbat ekitaldik osatzen dute. Horien artean azpimarratzekoa da Valentziako Demetrio Rines Katedrak lagapenean utzi duen “Ingeniaritzako Aitzindariak” erakusketa. Erakusketa horretan garapen industrial eta ekonomikorako bereziki garrantzitsuak diren emakume ingeniarien lana jasotzen da; protagonistetako bat Araceli Sánchez Urquijo da, Sestaon jaio zena eta gerrako umeetakoa izan zena. Erakusketa ekainaren 2tik irailaren 30era bitartean bisitatu ahal izango da.

Ekainaren 3an Linarejos Moreno artistak La Encartada Fabrika Museorako berariaz diseinatutako esku-hartze artistikoa egingo du, ekoizkortasunean oinarritutako sistema sozioekonomikoek gizartean dituzten ondorioei buruzko hausnarketa.

Gainera, Kongresuan parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute ondare-ibilbideak egiteko Bizkaiko industria-gune enblematikoetan.

Informazio gehiago: www.bizkaia.eus

Ekitaldiaren egitaraua: ikusi hemen

Antolatzailea: TICCIH

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *