2021eko urtarrilean egin genuen Nazioarteko #WomensLegacy – #EmakumeenEmaria Foroa jardunbide egokitzat hautatu du Europako Batzordeko Hezkuntza, Gazteria, Kirol eta Kulturarako Zuzendari Nagusiaren OMC (Open Method Coordination) lantalde adituak.
Europar Batasuneko Argitalpen Bulegoaren webgunean argitaratu berri den «Towards gender equality in the cultural and creative sectors» izeneko txostenean jasotako 150 jardunbide egokietako lehena da. Frantziaren, Letoniaren, Eslovakiaren, Zipreren, Lituaniaren, Portugalen, Estoniaren edo Alemaniaren beste ekimen batzuekin batera agertzen da, Europako kultura komunari #emakumeok egindako ekarpenak ezagutzeko eta aitortzeko beharra erakutsiz.
Txostenak kulturak genero-berdintasunaren sustapenean duen zeregina du ardatz, eta, are garrantzitsuagoa dena, kultura- eta sormen-sektoreetan #berdintasuna lortzeko modua. EBko estatu kideek genero-berdintasuna ekintza-lehentasun gisa identifikatu zuten lehen aldiz 2019-2022 aldirako Kulturarako Lan Planean. Izan ere, arrazoi asko daude gai honek merezi duen arreta jasotzeko, eta pozik gaude Women’s Legacy proiektuarekin horretan laguntzeaz.
Gainera, gure proiektuaren beste mugarrietako bat aipatzen da: #kultura #ondarea-ri eta genero-ikuspegiari buruzko Liburu Zuria idaztea. Ekainaren 28an aurkeztuko da, eta laster informazio gehiago helaraziko dizuegu. Izan ere, Women’s Legacyn ez dugu atsedenik hartzen: berdintasuna lortzeko helbururarekin jarraitzen dugu, eta ziur gaude #kulturaondarea tresna ezin hobea dela helburu hori lortzeko.
0 Comments